Gizartea -

Osasuna

Erekzioaren disfuntzioa, bihotzeko arazoen zantzu goiztiarra

40 urtetik gorako gizonezkoen % 40ri eragiten dion arazoa bihotzeko gaixotasun larriren baten lehenengo zantzua izan daiteke, hori dela eta, mediku-azterketak egitea aholkatzen dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erekzioaren disfuntzioa bihotzeko gaixotasunak atzemateko zantzu garrantzitsua izan daitekeela ohartarazi dute, izan ere, bihotzeko arazoak izan baino hiru urte lehenago atzeman daiteke gaixotasuna.

Hori dela eta, eta Espainian 40 urtetik gora dituzten gizonen % 40k erekzioaren disfuntzioa duela kontuan izanda, Bihotzaren Espainiako Fundazioak, Urologia Ikerketarako Fundazioak eta Lehen Mailako Arretako Medikuen Espainiako Elkarteak kanpaina jarri dute abian gizonezko helduek mediku-azterketak egin ditzaten sexua praktikatzeko arazoak izaten hasten direnean.

Aipatu elkarte eta fundazioen arabera, erekzio arazoak dituzten 10etik bik bakarrik jotzen dute medikuarengana. "Lotsa ematen dielako ezkutatzen dute. Bikotekideak izaten dira lehenengo pausoa ematen dutenak", azpimarratu du Leandro Plaza Bihotzaren Espainiako Fundazioko medikuak.

"Zuregatik, niregatik, sexua bihotzez" da kanpainaren leloa, eta aipatu aholkuez gain, bihotzeko arazoak izan ostean sexua praktikatzea posible dela aldarrikatuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea