Gizartea -

Hirigintza jasangarria

Hiri 'trinkoago'en alde egin du lehendakariak

Patxi Lopez hirigintza jasangarriari buruzko nazioarteko topaketa batean izan da, Gasteizen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak hirigintza jasangarriari buruzko nazioarteko topaketa bat inauguratu du Gasteizen, eta bertan, hiri "trinkoagoen" alde egin du, etorkizunerako eredu gisa.

Topaketa honekin, antolatzaileek ideiak bildu nahi dituzte bigarren belaunaldiko hirigintza planek jasangarritasuna helburu izan dezaten, eta oinarriak parte-hartzea, berrikuntza kulturala eta promozio ekonomikoa izan daitezen.

Inaugurazio ekitaldian, lehendakariak adierazi du hirigintza garapenak "zentzuzkoagoa eta iraunkorragoa" izan behar duela, eta hiriek "trinkoagoak" izan behar dutela, hau da, etxebizitzen, lantokien eta zerbitzuen arteko distantziak txikiagoak izan beharko liratekeela.

Halaber, eraikinak eta lurzoruak zaharberritzearen garrantzia azpimarratu du, eraikuntza berrien edo hedapenaren alternatiba gisa, energia eta ura aurrezteko helburuz.

Bere aldetik, Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiak gaineratu du XXI. mendeko hirien hazkundeak oinarri hauek izan behar dituela: oparotasuna, garapen iraunkorra eta bizimodu-kalitatea, baina betiere energia kontsumoaren menpe egon gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea