Gizartea -
Trafikoa
Beisbol talde bat zeraman autobus gidari batek positibo eman du kokainan, Nafarroan
Gidaria 36 urteko bartzelonarra da, eta droga kontrol batean harrapatu dute, Kataluniara bidean zihoala.
agentziak | erredakzioa
Bartzelonara beisbol talde bat zeraman autobus gidari batek positibo eman du kokainan Valtierran, AP-15 errepidean, egin dioten droga kontrol batean, eta ibilgailua bertan uztera behartu dute.
Gidaria 36 urteko bartzelonarra da, eta ohiko droga kontrol batean harrapatu dute, Kataluniara bidean zihoala.
Gidariari 6 puntu kendu dizkiote eta 1.000 euroko isuna jarri diote arau-hausteagatik, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Autobusean zihoazen kirolari guztiak adin nagusiak ziren.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea