Gizartea -

Bilbo

Eskuburdinak jarrita ihes egin duen atxilotu baten bila ari dira Bilbon

24 urteko gizona Miribillako polizia etxetik Deustuko osasun zentrora eraman dute, gaizki sentitzen zelako, eta artatua izan ostean, ihes egin du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ihes egindako 24 urteko atxilotu baten bila ari da Bilboko Udaltzaingoa. Gizonak eskuburdinak jarrita egin du ihes, Deustuko osasun zentroan artatua izan ondoren.

Udal iturrien arabera, gizona Miribillako polizia etxean zegoen atxilotuta. Astelehen goizaldean, 04:30ean, gaizki sentitzen zela ohartarazi du.

Horregatik, Deustuko osasun zentrora eraman dute, bertan artatzera. Polizia etxera itzultzeko ibilgailurako bidean, osasun zentrotik irten eta gero, zaintzen ari ziren polizietako bati eraso dio, eta ihes egin du.

Udaltzaingoak dispositiboa jarri du martxan gizona bilatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Delituak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Deustori buruzko albisteak