Gizartea -
Nafarroa
Langile bati sexu abusua egin zion gizon bat kaleratzea eskatu dute
ELA, LAB eta CCOO sindikatuek duela asko "jakinarazi eta salatu" zuten "urte askotako borroka, lanean jasandako era guztietako erasoak, edonolako zitalkeria eta mota guztietako presioa" izan direla.
Erredakzioa
ELA, LAB eta CCOO sindikatuak Baztan Bidasoa S.L. Anbulantzia enpresari eta Foru Gobernuari zuzendu zaizkie, “erantzukizunak bere gain hartu eta langile bat erasotzeagatik kondenatu zuten pertsona bat kaleratzea” eskatzeko.
Enpresa horretako pertsonal buruari egindako epaiketa amaitu eta egun batzuetara egin dute sindikatuek langilea kaleratzeko eskaera. Bi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri diote, eta sufragio pasiborako eskubidea gauzatzea ere debekatu diote. Horrez gain, enpresak jarrera arduragabea izan duela eta kondenatutako langilea karguan utzi dutela salatu dute sindikatuek. “Pertsona horrek sindikatuen kontra egindakoak ere babestu zituen enpresak", sindikatuen hitzetan.