Gizartea -
Ingurugiroa ez kaltetzeko
Kaleko berogailuak debekatu dituzte Parisen
Egoerari aurre egiteko, bezeroei mantak eskaintzea proposatu du Udalak ekologikoagoak baitira. Dena den, berogailu elektrikoak erabili ditzaketela gogoratu du Udalak.
Erredakzioa
Pariseko tabernek eta jatetxeek ezin izango dituzte beren terrazetan kaleko berogailu ospetsuak erabili Udalak debekatu dituelako ingurugiroari eragiten zaion kaltea murrizteko. 2008an Frantzian tabakoaren aurkako legea onartu zutenetik taberna eta jatetxe askok erabili izan dituzte gas berogailu horiek.
8.600 establezimendu baino gehiagok eraberritu beharko dituzte beren terrazak; horretarako bi urte izango dute, Udaleko bozeramaileek jakinarazi dutenez, astelehenean araudi berria onartu ostean.
Halaber, berogailuen beroa mantentzen duten lonak kendu beharko dituzte, eta erretzaileentzako kanpoko mahaiak babesik gabe geldituko dira hotzaren, euriaren edo elurraren aurrean.
Egoerari aurre egiteko, bezeroei mantak eskaintzea proposatu du Udalak ekologikoagoak baitira. Dena den, berogailu elektrikoak erabili ditzaketela gogoratu du Udalak.