Gizartea -
TRAFIKOA
Auto bat bidetik atera da Sondikan eta ilarak eragin ditu N-637 errepidean
Ezbeharraren ondorioz, bi errei itxi dituzte Arrontegira bidean, baina 09:00etarako bidea guztiz zabaldu dute. Emakume bat zauritu da.
EITB.EUS
Auto bat bidetik atera da gaur goizean N-637 errepidean (Txorierriko igarobidea), Sondika parean, eta auto ilara luzeak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez. Ilarak Derioko korapiloraino iritsi dira.
Antza denez, 07:30ean gertatu ezbeharra 15,5. kilometroan gertatu da eta, ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Istripuaren ondorioz, emakume bat Gurutzetako ospitalera eraman dute, zaurituta.
Hala ere, istripua izan duen ibilgailua erretiratu ostean, 09:00etarako bidea erabat zabaldu dute. Hori dela eta, ilarak gutxitu egin dira.
Gerora, bigarren istripu bat gertatu da errepide berean, Zamudio parean. Hiru ibilgailuk elkar jo dute eta ez da inor zauritu.