Gizartea -
Lapurreta
Trapagarango etxe batean sartu, familiako kideen eskuak lotu eta lapurreta egin diete
Bizkaiko udalerriko familia bateko hiru kideri eskuak lotu dizkiete lapurrek, eta dirua eraman ostean, ihes egin dute.
Agentziak | Erredakzioa
Gutxienez hiru gizonek indarkeriazko lapurreta egin diote familia bati, Trapagaranen. Etxean sartu, familiako kideak jo, eskuak lotu, lapurreta egin eta ihes egin dute.
Segurtasun sailak emandako informazioaren arabera, lapurreta martxoaren 22an egin zuten, ostiralean, 22:30ean, Bizkaiko udalerriko landa eremuko etxebizitza familiabakar batean.
Lehenengo ikerketen arabera, gutxienez hiru gizon ustekabean sartu ziren etxebizitzan, eta senar-emazteei eskuak lotu zizkieten. Gero, gauza bera egin zuten adin nagusiko semearekin, etxera heldu zenean.
Familiaren dirua lapurtu zuten gizonek, eta ihes egin zuten.
Biktimetako bi, aita eta semea, Gurutzetako ospitalera eraman zituzten, lapurrek etxean zegoen dirua lapurtzeko eragin zizkieten zaurien ondorioz.
Ikerketa hasi du Ertzaintzak. Oraindik ez dute atxiloketarik egin.