Gizartea -
Teknologia Berriak aztergai
Komunika 2011k "Online erreputazioaren kudeaketa" jorratuko du aurten
VII. Komunikazio Enpresarial eta Instituzionalaren jardunaldia apirilaren 14an garatuko da Leioako Kanpusean eta Espainia osoko adituak izango dira hizlari.
Erredakzioa
EHUko Ikus-entzunezko eta Publizitateko Sailak, VII. Komunikazio Enpresarial eta Instituzionalaren jardunaldia antolatuko du apirilaren 14an, osteguna, Leioako Campusean. Aurtengo gaia Online erreputazioaren kudeaketa izango da eta horretarako, Espainia osoko adituak etorriko dira ekitaldira.
Jardunaldia 09:30etan hasiko da eta bost hizlarik hartuko dute parte bertan. Horiek Euskal Herriko erreputazioari, online erreputazioaren presentziari, online erreputazioa kuadetzeko irizpideei, online erreputazio proiektu bat martxan jartzeko bideei eta komunitate arduradunaren profilari buruzko gaiak landuko dituzte.
Komunika jardunadiko edizio honetan, ondorengo adituek hartuko dute parte eta adibideen bidez online erreputazioa nola kudeatu behar den erakutsiko dute:&' || 'nbsp; Igor San Román Matxain, aholkulari aditua sare sozialetan; Orreaga Aranburu, Overalia-ko Senior Media Analyst-a; Miguel del Fresno, Quor 2.0-ko zuzendaria; Carmen Pons, Sozial Media eta SEOko zuzendaria Shackleton Buzz&' || 'amp;Press-en Madrilen; eta Manuela Battaglini, komunitate arduradunen elkarte espainiarreko lehendakari ordea.
Jardunaldia mahai-inguru batekin amaituko da. Bertan online erreputazioaren etorkizunari buruz eta profesional berrien lan munduratzeari buruz eztabaidatuko da.
Jardunaldia Bizkaiko Campuseko Paraninfoan, Zientzia eta Teknologia Fakultatean ospatuko da. Goiz guztiko iraupena izango du eta sarrera doan izango da BBK eta Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzaren babesletzarekin. Gizarte Zientzien Fakultatea eta eitb.com ekitaldiaren laguntzaileak izango dira.
Informazio gehiagorako: komunika.info