Gizartea -

Hasi da epaiketa

Zazpi urteko zigorra eskatu dute AHTren kontrako pintadak egiteagatik

Lau gazteren kontrako zazpi urteko kartzela-zigorra eta 20.000 euroko isuna eskatu du fiskalak Zizurreko kaleetan egindako pintadengatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abiadura Handiko Trenaren kontrako pintadak egiteagatik lau gazte hasi dira epaitzen gaur Iruñeko Justizia Auzitegian. Fiskalak 7 urteko kartzela-zigorra eta 20.000 euroko isuna eskatu du guztira lauen kontra.

Lau auzipetuek uko egin diote epaiketan deklaratzeari "epaiketa iruzurra" delakoan, izan ere, haien ustez "epaiketa politikoa" da.

Hainbat udaltzainek eta foruzainek deklaratu ostean, ahozko auzi-saioa bertan behera geratu da datorren apirilaren 8a arte.

Gazteei leporatzen dizkieten pintadak iaz egin omen zituzten "Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzaren kontrako aldarrikapena egiteko", fiskalak azaldu duenez. Gainera, auzipetuetako batek hurrengo egunean ere beste pintada batzuk egin omen zituen. Hori dela eta, fiskalak salatu du larriagoa dela horren jokaera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea