Gizartea -
Iragarpena
Udaberriko eguraldia asteburuan Euskadin, argitsua eta zaparradekin
Larunbatean gaur hego-haizeak sortuko duen tenperatura beroak jarraituko du, baina igandean zaparradak izango dira eta tenperaturak behera egingo du.
Erredakzioa
Gaur, ostiralean, tenperatura igoeraz gozatuko dugu. Haizeak hego ukitua hartu eta eguzkiarekin batera termometroak gorantz egingo du, 25 ºC-ra hurbilduko baita hainbat bazterretan. Zeruan urdina nagusituko da, baina arratsaldean bero-hodei batzuk sor laitezke, Euskalmet Meteorologia Euskal Agentziak iragrri duenez.
Bihar, ostera, egunak bi alde izango ditu. Goizean zerua hodei gutxirekin izango, giro atsegina nagusituta. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta zaparradak bota litzake.
Goizean hegoaldeko haize ahula ibiliko da; arratsaldean, aldiz, ipar-mendebaldeko joera hartuko du. Tenperatura maximoak ostiralekoak baino 2-4 ºC baxuagoak izango dira kostaldean. Gainontzeko tokietan berdin jarraituko dute edo gutxi aldatuko dira.
Alerta haizeagatik
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Metereologia Zuzendaritzak alerta horia ezarri du ostiral eta larunbaterako, 100 kilometro orduko baino gehiagoko haize boladak izango direlakoan.
Baliteke hego-haizearen ufadek 100 kilometro orduko baino gehiago hartzea ostiral eta larunbatean, babesik gabeko tokietan. Leku babestuetan, berriz, 70 kilometro orduko haize boladak iragarri dituzte.
Igande euritsua
Astea zaparradekin eta tenperatura nabarmen freskoagoarekin amaituko dugu. Zerua oso hodeitsu agertuko da eta zaparrada txiki-ertainak botako ditu, arratsaldean eta gauean batez ere.
Halaber, ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura maximoak asko jaitsiko dira eta ez dira inon 16 ºC-ra iritsiko.