Gizartea -

EZBEHARRA

56 etxebizitzatako bizilagunak atera behar izan dituzte Azkoitian, sute bategatik

Lur azpiko garaje batean izan da sutea, eta Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko probaren ibilbidean dagoenez, ordubete atzeratu behar izan dute lasterketaren irteera, 17:30 arte.

Kea Bizkargi plazan. Argazkia: Maxixatzen herri komunikabidea
Kea Bizkargi plazan.
Kea Bizkargi plazan. Argazkia: Maxixatzen herri komunikabidea

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea izan da larunbat arratsalde honetan Azkoitiko Bizkargi plazako lur azpiko garaje batean, eta inguruko 56 etxebizitzatako bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte.

16:00ak aldera piztu da sua, eta hainbat leherketa entzun dituzte bizilagunek. Suhiltzaileek ordubete behar izan dute sua itzaltzeko eta Ertzaintza zein Gurutze Gorria ere bertaratu dira, baina ez da zauriturik egon den jakinarazi.

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko probaren ibilbidean dago garajea, 5. kilometroan, hain zuzen ere. Horregatik, 17:15 aldera arte ez dute erabaki proba jokatu ahal izango zen edo ez. Azkenean, 17:30ean hastea erabaki dute (aurreikusitako ordua baino ordubete beranduago), eta prestatutako ibilbidea egitea.

Erabakia hartu aurretik, Santi Jimenez antolatzaileak Euskadi Irratiari jakinarazi dionez, aukera asko izan dituzte mahai gainean: proba bertan behera uztea, jokatzea baina ibilbide alternatibo bat egitea (orduan denborak ez lirateke ofizialak izango), edo aurreikusitako ibilbidea egitea. Azkenean, beranduago baina prestatutako ibilbidean izango da lasterketa.

suhiltzaileak lanean Azkoitiako sutean

Suhiltzaileak lanean garajerako sarreran. Argazkia: Maxixatzen herri komunikabidea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Albisteak Gaur Azkoitia bideoak Gaurko azken orduko albistea