Gizartea -
Istripua
Haur bat zauritu da Sestaon, furgoneta barruan bakarrik zegoela irauli denean
Bost urteko umea aitak utzi du ibilgailuan, aldapan behera amildu eta irauli aurretik.
agentziak | erredakzioa
Bost urteko haur bat, aitak furgoneta baten barruan bakarrik utzi duena, zauritu egin da Sestaon, ibilgailua maldan behera amildu eta irauli denean.
Haurrak kolpea jaso du ezbeharrean eta, lesio larririk ez duela dirudien arren, ospitalera eraman dute badaezpada ere, Sestaoko Udaltzaingoak jakinarazi duenez.
18:00ak aldera izan da gertakaria, Sotera de la Mier kalean. Haurra furgonetaren barruan zegoen, geldirik, eta argitzeke dauden arrazoiak medio, maldan behera joaten hasi da.
Furgoneta irauli egin da eta alde baten gainean geratu da. Aita berehala joan da haurra barrutik ateratzera, eta leihotik atera eta ospitalera eraman du.