Gizartea -

Nortasun faltsua

Facebooken bitartez emaztea gizonezkoa dela jakin du indonesiar batek

Hasierako ikerketen arabera, bikotekideak Indonesian oso arrakastatsuaden Facebook weborrialde batean ezagutu ziren elkar.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tokiko prentsak azaldu duenez, indonesiar batek salaketa jarri du Facebooken ezagututako emaztea gizonezkoa dela jakin denean. "Republika" egunkariak zabaldu duenez, senarrak susmoa hartzen hasi zuen, "emazteak" sexu harremanak izatera behin eta berriro ukatu zionean.

Emaztearen nortasun agiriaren arabera, Fransiska izena du. Emakumea zela egiaztatzen zuen deklarazio faltsua aurkeztu zuen. Fransiskari iruzurra eta dokumentuak faltsutzea delituak leporatu dizkiote eta zazpi urteko espetxe zigorra jaso dezake.

Ustezko Iruzurgileak bi aktore kontratatu zituen bere gurasoak izango balira eta honi esker, emakume bezala ezkontzeko iruzurrezko agiriak lortu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea