Gizartea -
Kontseiluaren batzarrak 'euskaraz bizitzeko eskubidearen' alde egin du
Bileran hurrengo hilabeteetarako jardueren plana onartu eta Xabier Mendiguren ohorezko presidente izendatu dute.
Erredakzioa
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Altsasuan egin du urteko batzarra. Bertan, "euskaraz bizitzen jarraitzearen alde" azaldu dira eta hori hurrengo hilabeteetan izango duten helburu nagusien artean izango dela iragarri dute.
Batzarran, Kontseiluak 2010. urtean egindako lanaren balantzea egin eta 2011rako plana onartu dute.
Paul Bilbao Kontseiluko idazkari orokorrak adierazi duenez, "azken urteotan euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzen ari gara. Herritar asko dira honen alde egiten dutenak eta Kontseiluak pertsona horien ahalegina babestu eta bultzatu nahi du".
Zentzu horretan, "euskararen normalizazioan", eta gizarte mugimenduek egindako lanari esker, aurrerapen garrantzitsuak eman direla azpimarratu du. Hala ere, oraindik "bidea egiteko" falta dela esan eta "indar handiagoz lan egiteko" deia egin du.
Bestalde, Xabier Mendiguren Bereziartua ohorezko presidentea izendatu dute. Mendigurenek Kontseiluaren sorreran parte hartu zuen idazkari orokorra izan da lehen hamar urteetan.