Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat bikotekidea mehatxatzeagatik atxilotu dute Donostian
Biktimak adierazi duenez, ez da bikotekideak tratu txarrak eman eta mehatxatzen duen lehen aldia. Atxilotua, epailearen esku utzi dute.
Erredakzioa
25 urteko gizon bat atxilotu dute Donostian emakumeen aurkako indarkeria delitua egotzita. Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, atxilotuak ustez bikotekidea mehatxatu zuen eta haren etxean hainbat kalte eragin zituen.
Larunbatean, 18:00ak aldera, emakume batek Ertzaintzara deitu eta Donostiako Herrera auzoko etxe batera bertaratzeko eskatu zien. Arrazoia: bikotekideak eraso egin zuela. Biktimaren esanetan, ustezko erasotzailea etxetik atera berria zen.
Emakumezkoak agenteei adierazi zienez, bikotekidearekin eztabaida izan zuen eta gizonezkoa irainka eta mehatxuka hasi zitzaion; bultza ere egin zion. Biktimaren arabera, ez zen bikotekideak tratu txarrak eman eta mehatxatzen duen lehen aldia.
Ustezko erasotzailea etxebizitzaren inguruetan aurkitu zuen patruila batek eta emakumearen aurkako indarkeria leporatuta atxilotu zuten. Gaur goizean epailearen esku jarri dute.