Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Indarkeria zantzuak zituen emakume baten gorpua aurkitu dute Beriainen
La Morea lakuan topatu dute 07:40ean. Oraindik ez dakite nor den. Foru Gobernuak ez du hipotesirik baztertzen.
Erredakzioa
Indarkeria zantzuak zituen emakume baten gorpua aurkitu dute gaur goizean Beriaingo (Nafarroa) La Morea lakuan, Foru Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez. Aipatu iturriek ez dute zehaztu indarkeria matxistaren biktima bat ote den.
Hildako emakumea nor den ere ez dute jakinarazi. Ikerketaren ardura Foruzaingoaren eta Iruñeko Instrukzio Epaitegiaren esku geratu da.
Emakumearen hilotza 07:40 aldera agertu da aipatu lakuan.
Gobernuak ez du hipotesirik baztertu
Alberto Catalan Nafarroako Gobernuaren bozeramaileak esan du "momentu honetan" ez dela "hipotesirik baztertzen" aurkitutako hilotzaren inguruan.
Alberto Catalanen esanetan, "informazioa epaileak hartzen dituen erabakien arabera" jakinaraziko dute.