Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Haurdun dagoen bikotekidea erasotzeagatik atxilotua, Barakaldon
Ustezko erasotzaileak, 32 urtekoa, biktimari kolpeak eman eta lepotik eutsi zion. Emakumea, zerbait larria gertatzearen beldur, bizilagun baten etxean babestu zen.
Erredakzioa
Ertzaintzak atzo Barakaldon 32 urteko gizon bat atxilotu zuen, haurdun zegoen bikotekidea erasotzeagatik, Herrizaingo Sailetik azaldu dutenez.
Emakumeak salatu zuenez, bere bikotekideak kolpean eman eta lepotik eutsi zion marka nabarmenak utziz. Eztabaidan ari zirela, gizona sukaldera joan zen eta mahai-tresnen kaxa ireki zuela entzun zuen. Zerbait larria gertatzearen beldur, bizilagun baten etxean babestu zen eta handik Ertzaintzari gertatutakoaren berri eman zion.
Bizilaguna eta erasotzailea eztabaidan aritu ziren Ertzaintza joan arte. Haurdun zegoen emakumea artatu ondoren, bikotekidea atxilotu zuten genero indarkeria delitua egotzita.