Gizartea -

Gertakaria

17 urteko mutiko bat desagertu da itsasoan, Angelun

Lagunekin paseatzen ari zela urak eraman zuen joan den ostiralean eta gaur bertan behera geratu dira hura bilatzeko lanak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 urteko mutiko bat desagertu zen iragan ostiralean Angeluko (Lapurdi) uretan lagunekin hondartzan paseatzen ari zela urak eraman zuenean, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Kanpotik etorritako ikasle talde bat zen. Ezbeharrak atsekabe handia eragin du ikaskideen artean, izan ere, itotzen ikusi zuten mutikoa eta ezer egiteko modurik ez zuten izan korronte handi batek eraman zuelako inor konturatzerako.

Asteburu osoa gaztearen gorpuaren bila ibili dira Armadako helikopteroa eta suhiltzaileak, baina ez dute aurkitu eta bertan behera utzi dituzte lanak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea