Gizartea -

GERTAKARIA

Gazte bat labankatu dute Bilbon, Gorte kalean, aurrez lapurreta egin eta gero

09:30ak baino lehentxeago izan da erasoa. Lau gazte atxilotu dituzte lapurretarekin lotuta, eta horietako batek egin ote dion geroko erasoa ikertzen ari da Bilboko Udaltzaingoa.

Bilbo, gaur. Argazkia: EiTB.
Bilbo, gaur.
Bilbo, gaur. Argazkia: EiTB.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

22 urteko mutil bat zauritu dute labanaz gaur goizean Bilbon, San Frantzisko auzoan.

09:30ak baino lehentxeago jaso dute abisua SOS Deiak zerbitzuan, Gorte kalean borroka bat izan dela eta 22 urteko gazte bat lepoan labanaz zauritu dutela jakinaraziz.

Bilboko Udaltzaingoa iritsi denean anbulantzia batean artatzen ari ziren biktima. Lehen arretaren ondoren, Basurtoko ospitalera eraman dute gaztea.

Bilboko Udaltzaingoak Euskadi Irratiari jakitera eman dionez, erasoa jasan baino lehenago lapurreta egin diote mutilari eta haren lagun bati. Laguna salaketa jartzera joan da komisariara eta gaztea zain geratu da. Zain zegoela egin diote eraso labanaz.

Udaltzaingoak lapurreta egin dieten lau pertsonak aurkitu eta atxilotu ditu, eta ikertzen ari dira ea horietakoren bat izan ote den labankatu duena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zazpikaleak Bilbo