Gizartea -

Gertakaria

Galdakaoko bizilagun batek herritar bat tirokatu du karabina batekin

Gainera, auzipetuak zigor-aurrekariak ditu eta duela hamar bat egun herriko Udaltzaingoaren kontra tiro egin zuen Urretako zonan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Galdakaoko bizilagun batek beste herritar eta Udaltzaingoaren patrulla baten aurka tiro egin du karabina batekin. Erasoak egun ezberdinetan egin zituen, baina zauriturik ez du utzi.

C.L.G. auzipetuak zigor-aurrekariak ditu eta duela hamar bat egun Galdakaoko Udaltzaingoaren kontra tiro egin zuen Urretako zonan.

Iragan asteburuan karabinarekin oinezko baten aurka tiro egin zuen erasotzaileak, Udalak gaur jakitera eman duenez.

Momentuz auzipetuak arazo mentalak ote dituen argitzeke dago, Udaleko bozeramaile batek azaldu duenez.

Udalerriko beste zona batzuetan antzeko ekintzak egin dituen ikertzen ari dira Ertzaintza eta Udaltzaingoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea