Gizartea -

Ekimen herrikoia

Euskal Memoriaren Fundazioak webgune berria aurkeztu du

Memoria berreskuratzea eta dibulgazio lana suspertzea dute helburu webgune eta dokumentazio zentro berriek. Datu baseak fusilatutako, espetxeratutako edota torturatutakoen 250.000 agiri jaso ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Memoria historikoa berreskuratzea eta berriro eraikitzea, ondoren, hura zabaltzeko dituzte helburu Euskal Memoria Fundazioak gaur, astelehena, aurkeztu dituen webgune eta dokumentazio zentro berriek.

Azken 50 urteotan fusilatutako, espetxeratutako edota torturatutakoen 250.000 agiriz osatutako base datua aurki dezakegu webgunean. Iñaki Egaña Euskal Memoria Fundazioaren zuzendariak azaldu duenez, "etorkizuna iraganaren gainean eraikitzen da". "Eta iragana guztion ondarea da", gaineratu du Egañak.

Hainbat euskal herritarrek sustatutako ekimena da Euskal Memoria Fundazioa tartean, Jorge Cortes Izala ikastolen suspertzailea, Eñaut Elorrieta Ken Zazpiko abeslaria, Koldo Amezketa EAko eusko legebiltzarkidea eta Fernando Larruquert argazkilaria eta zinemagilea.

Gainera, zenbait elkarteen babesa jaso du proiektuak: Altaffaylla Kultur Taldea, AFAN, Lau Haizetara, Ahaztuak eta Asociación 3 de Marzo, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea