Gizartea -
Gertakaria
Emakume baten gorpua topatu dute Portugaleteko etxebizitza batean
Adineko emakumea bakarrik bizi zen eta auzokoek ez zuten aspaldi ikusten. Antza denez, bi hilabete zeramatzan hilik.
Erredakzioa
Emakume baten gorpua aurkitu dute gaur Portugaleteko (Bizkaia) etxebizitza batean, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Adineko emakumea bakarrik bizi zen eta auzokoek ez zuten aspaldi ikusten. Azkenik etxebizitzan sartzea erabaki zuten bizilagunek, inork ez zuelako erantzuten, ezta aterik zabaltzen ere.
Iturri batzuen arabera, suhiltzaileek balkoitik sartu behar izan dute eta Ruperto Medina kaleko etxebizitza bateko bigarren solairu batetik. Etxean sartzea lortu dutenean ertzainek, udaltzainek eta suhiltzaileek adinekoaren gorpua topatu dute. Antza denez, bi hilabete zeramatzan hilik.
Udaltzaingoak hartu du kasua argitzeko ardura eta xehetasunen berri ez du eman.