Gizartea -

TRAFIKOA

6 kilometro arteko ilarak sortu dira N-1ean, Adunan, bi autok talka egin ostean

Istripua izan duten bi ibilgailuak 09:30 inguruan erretiratu dituzte.

Auto-ilara luzeak N-1 errepidean, Adunan, Donostiarako noranzkoan. @trafikoaEJGV
Auto-ilara luzeak N-1 errepidean, Adunan, Donostiarako noranzkoan
Auto-ilara luzeak N-1 errepidean, Adunan, Donostiarako noranzkoan. @trafikoaEJGV

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi autok istripua izan dute gaur goizean N-1 errepidean, Aduna parean, Irungo noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Istripua 08:35ean gertatu da eta ibilgailuek errepidea oztopatu dute zenbait minutuz.

Ezbeharra izan duten ibilgailuak bidetik kendu dituzte 09:30erako eta, pixkanaka-pixkanaka ilarak gutxituz joan dira.

Inor ez da zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa N-1