Gizartea -

Trafikoa

11 kilometroko ilarak N-1 errepidean, Villabonan izan den istripu baten ondorioz

Ibilgailu bat bidetik atera eta gidaria zauritu da. Donostia Ospitalera eraman behar izan dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Istripua izan da goizean N-1 errepidean, Villabona parean (Gipuzkoa) eta Madrilgo noranzkoan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ezbeharraren ondorioz, ilara luzeak sortu dira, 11 kilometrorainokoak. Pertsona bat zauritu da.

Ibilgailu bat bidetik irten da 07:40an, eta gidaria zauritu da. Hasiera batean, bertan artatu dute, baina Donostia Ospitalera eraman behar izan dute ondoren.

Errei bat itxi dute Madrilgo noranzkoan, eta, ondorioz, pilaketak sortu dira. 08:20an 11 kilometroak ziren, Segurtasun Sailaren esanetan.

Ezbeharra izan duen autoa 08:00etarako kendu dute bidetik. Beraz, apurka-apurka zirkulazioa bere onera etortzea espero dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Villabona Albisteak N-1