Gizartea -

Gertakizuna

Hernaniko baserri bat, errauts eginda sute baten ondorioz

Baserria, Iparburu izenekoa, abandonatuta zegoen. Suhiltzaileak hiru orduz izan dira lanean sugarrak amatatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abandonatuta zegoen baserri bat guztiz suntsitu da gaur goizaldean Hernanin (Gipuzkoa), sute baten ondorioz, suhiltzaileek eta Herrizaingo Sailak jakinarazi dutenez.

Sua 03:30ean piztu da, baina oraindik ez dakite zerk eragin duen.

Baserriak Iparburu zuen izena, eta Osinaga auzoan zegoen.

Suhiltzaileak hiru orduz izan dira bertan, sutea amatatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea