Gizartea -
Gertakaria
Bederatzi atxilotu Andoainen, burdinezko materiala lapurtzea egotzita
Atxilotuek 17 eta 55 urte artean dituzte. Arabako Asparrena herrian atzo izan zen lapurreta bat egozten diete.
Erredakzioa
Arabako Asparrena herrian eraikuntzarako erabiltzen den burdinezko materiala lapurtu izana leporatuta bederatzi gizonezko atxilotu dituzte Andoainen.
Antza, lapurreta atzo, asteartea, arratsaldeko lehen orduan jazo zen Asparrenan. Bi furgoneta hesituta dagoen eremu batera gerturatu ziren eta teilatu bat eraikitzeko prestatuta zegoen burdinezko materiala lapurtu zuten.
Lapurretaren berri izan eta ordu batzu beranduago ertzaintzak Andoain inguruan aurkitu zituen furgonetak Asparrenan ostutako materialarekin.
Agenteek bederatzi gizonezko atxilotu zituzten gertakariarekin zerikusia zutelakoan. Gazteenak 17 urte ditu eta helduenak 55.