Gizartea -
Bihurgailua
Euskara batua-bizkaiera testu-bihurtzailea martxan dago
Azkue fundazioaren webgunean aurki daiteke tresna hau, eta formaturik gabeko testuak, testu formateatuak eta webguneak pasatzen ditu batutik bizkaierara eta, alderantziz, bizkaieratik batura.
Erredakzioa
Opentrad B-k formaturik gabeko testuak, testu formateatuak (doc, rtf, odt…) eta webguneak itzuliko ditu.
Azkue fundazioak sorreratik jorratu izan duen ildo estrategiko nagusietakoa euskarazko eduki erabilgarri eta erakargarriak guztien eskura jartzea izan da, eta Opentrad B tresna da estrategia horren adibide bat.
Azkue fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Opentrad B testu-bihurtzailea aurkeztu dute gaur. Bihurtzaile honek bizkaieraz idatzitako testuak euskara batura, eta batuan idatzitako testuak bizkaierara aldatzen ditu, automatikoki.
Josune Ariztondo Azkue fundazioko zuzendari eta Kultura diputatuak, eta Iñaki Irazabalbeitia Elekako Ingeniaritza ordezkariak aurkeztu dute gaur Batua-Bizkaiera Bihurtzailea.