Gizartea -
Gipuzkoa
ONCEko eta Euromilloneseko zozketek 12 milioi euro banatu dituzte Pasaian
Bertan saldutako ONCEko 80 kupoik saria lortu dute eta, Euromillones zozketak, berriz, milioi bat euroko sari berezia banatu du udalerrian.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ostiral honetan ONCEk egindako zozketak 11 milioi euro utzi ditu Pasaian (Gipuzkoa). Guztira, 80 kupoi saritu dituzte: batek 9 milioi euro irabazi ditu, eta gaineko 79k, 25.000 euro.
ONCEk jakitera eman duenez, "Hamaretxeta kalean lanean dihardun Jose Sanchez Herreros izan da kupoi-saltzailea".
Bestalde, Euromillones zozketak ere Pasaiako bizilagun bat saritu du. Izan ere, Azkuene kaleko 22. zenbakiko loteria-administrazioan zigilatutako txartel batek Euromilloneseko 'Milioi bat' sari berezia eskuratu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea