Gizartea -
TRAFIKOA
Pertsona bat hil da Iruña Okan, hiru autok elkarren kontra jo ondoren
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, A-1 errepide itxita egon da Burgoseko norantzan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Pertsona bat hil da A-1 errepidean, Iruña Oka parean, izan den istripuan, eta beste bat zaurita eraman dute erietxera.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, hiru autok elkarren kontra jo dute, 11:30 inguruan.
Errepidea itxi egin dute Burgoseko norantzan, harik eta ibilgailuak errepidetik kendu dituzten arte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea