Gizartea -

Menpekotasun Legea

Euskadik 8,5 atera du menpekotasun politiketan

Guztira lau autonomia erkidegok lortu dute "bikain" nota Menpekotasun Legearen Estatuko Behatokiak egin duen txostenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadi izan da Menpekotasun Legearen Estatuko Behatokiak egin duen informean "bikain" atera duen lau autonomia erkidegoetako bat. Eskaerak egin eta laguntzak jasotzen diren arte igarotzen den denbora tarte laburra baloratu dute bereziki.

10etik 8,5 jarri diote Euskadiri txosten horretan eta beraz, "bikain" nota jaso duen autonomia erkidegoetako bat da Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa eta Aragoirekin batera, Euskal Herriko Unibertsitatetik azaldu dutenez.

Inkestaren emaitzak gaur jakinarazi ditu Jose Manuel Ramirezek, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendari eta Kudeatzaileen Elkarteko presidenteak, Gasteizen egin den "menpekotasunetik haratago" jardunaldien baitan.

Euskadik 8,5 nota jaso menpekotasuna duen lagun batek laguntza eskatzen duenetik jasotzen duen arte batez beste sei hilabete pasatzen direlako; denbora tarte hori Espainia mailan hamabi hilabetekoa da.

Datuei eutsiz, Menpekotasun Legearen arabera zerbitzuak eta laguntza sozialak jasotzeko eskubidea duten 55.000 lagunetatik, egun 40.000 dira jasotzen dituztenak. Beraz, laguntzak jasotzeko eskubidea onartu zaien eskatzaileen %29 dago horiek jaso zain; portzentaje hori Espainia mailakoa baino 5 puntu baxuagoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea