Gizartea -
Aste Santua
Ibilgailu kopuru handiak Aste Santuko lehen eguna zaildu du errepideetan
Normaltasuna da nagusi Euskal Herriko errepide-sareetan, goizean egoera korapilatsua izan ostean. Hiru puntutan izan dira arazo nagusiak: Biriatu, Muskiz eta Armiñonen.
EiTB.EUS
490.000 joan-etorri izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan Aste Santuan, iaz baino % 6,9 gehiago.
Horregatik, euskal errepideen egoera korapilatu egin da goizeko lehenengo orduan, eta hiru puntutan auto ilara luzeak sortu dira; Biriatu (A-8, Baionarako noranzkoan), Muskiz (A-8, Kantabriarako noranzkoan) eta Armiñonen (AP-68 eta A-1 batzen diren korapiloan). Dena dela, arratsaldean normaltasunera ituli da egoera.
Alde batetik, 10:30ean 5 kilometroko auto ilarak izan dira A1 autobian, Armiñon parean, Madrilgo noranzkoan. Dagoeneko normaltasuna da nagusi Armiñonen.
Gainera, AP-8an, Irunen, 9 kilometrorainoko ilarak izan dira, baina 17:20ean amaitutzat eman dituzte, Trafiko Zuzendaritzak Twitter bidez jakinarazi duenez.
Bideoan, Biriatuko auto ilarak
Bestalde, Muskizen trafikoa oso astuna izan da goizean, Kantabriarako noranzkoan. Puntu horretan 13 kilometroko auto ilarak izan dira. Dirudienez, trafiko istripua izan da bertan. Halere, egoera normaltasunera itzuli da dagoeneko.
Bideoan, auto ilarak Bizkaian, Kantabriarako noranzkoan