Gizartea -

Desagertua

70 urteko gizon bat desagertu da Zornotzan

Familiak azaldu duenez, gizona Bizkaiko udalerriko Dudea auzoko bere etxetik irten zen asteazkenean, eta ez zen itzuli.

Bilaketa dispositiboa, Zornotzan. Argazkia: DYA.
Bilaketa dispositiboa, Zornotzan.
Bilaketa dispositiboa, Zornotzan. Argazkia: DYA.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zornotzako (Bizkaia) 70 urteko gizon baten bila ari da Ertzaintza. Asteazkenean etxetik irten, eta desagertu egin zen.

Ertzaintzaren esanetan, ostegun arratsaldeko lehen orduetan hasi zen bilaketa, desagertuaren sendiak jarritako salaketaren ostean, eta 19:00ak pasatxo zirenean bertan behera utzi zuten.

Bilaketa lanak Ertzaintzaren Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak koordinatu zituen. DYA eta Gurutze Gorriko kideek ere parte hartu zuten.

Familiak azaldu duenaren arabera, gizona Zornotzako Dudea auzoko bere etxetik irten zen asteazkenean, eta ez zen itzuli. Non zegoen jakin gabe, senitartekoek gertatutakoaz ohartarazi zuen Ertzaintza, poliziak bilaketa hasteko.

 Istripu ala ezbehar baten ondorioz desagertu bada, baliteke bilaketa berrabiaraztea, baina beste hipotesi baten arabera, baliteke borondatez joan izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Zornotza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak