Gizartea -
Internetez kontaktatzen zuen
380 mutikorekin kontaktatu zuen pederasta atxilotu dute Bartzelonan
Identitate faltsu bat sortu eta haur-modeloa zela esaten zuen Interneteko blog batean; horrela, helburu sexualekin 380 adin txikiko mutilekin kontaktatu zuen. Epailearen aginduz kartzelaratu dute.
Erredakzioa
Esquadra mossoek 33 urteko gizonezko bat atxilotu eta kartzelatu dute Interneten haur-modeloa bailitzan identitate faltsua sortu eta helburu sexualekin 380 mutil adingaberekin harremanetan jartzeagatik.
Atxilotua, Jordi D.G 33 urteko Mataróko bizilaguna, dagoeneko kartzelatu dute hainbat delitu egotzita, hala nola, prostituzioa eta adingabeen galbideratzea edota material pornografikoa saldu, zabaldu eta erakustea.
Interneteko identitate faltsuaren bitartez, akusatuak 380 mutiko adingabe bereganatu edo liluratu zituen Olot (Girona), Roses (Girona), Tarragona, Euskadi edota Uruguay eta Mexikon.
Terrassako (Bartzelona) gazte batek egindako salaketa baten bitartez izan zuten Mossoek Interneteko ustezko pederasta honen berri; gazteak agenteen aurrean aitortu zuen harreman sentimentala izan zuela iazko otsailetik sarearen bitartez atxilotutako gizonarekin.
Akusatuak gainera, blog bat zeukan zabalik adingabeekin harremanetan jartzeko eta horrek Interneteko erabiltzaile batzuk asaldatu zituen.