Gizartea -

Txerto berria

Erretzaileek nikotinaren aurkako txertoa izango dute 2012 amaieran

Gainera, 300 lagunekin ikerketa bat egiten ari dira kokainaren menpekotasunarentzat ere txertoa lortzeko; dena dela, ikerketa oraindik ez dago "tabakoarena bezain aurreratuta".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2012 amaieratik aurrera erretzaileek nikotinaren aurkako txertoa izango dute. Tratamendu horrek tabakismoaren amaiera ekar lezake; tabakismoa da hain zuzen ere, munduan, ekidin daitezkeen gaixotasunen artean, kasu gehien sortzen duena.

Lehenengo pausoa Estatu Batuetan egin dituzten bi entseguen emaitzak aurkeztea izango da; horietan 2.000 lagunek hartu dute parte eta "oso datu itxaropentsuak" eman omen dituzte.

Horrela iragarri du gaur Estatu Batuetako Droga Abusuen Institutu Nazionaleko zuzendari klinikoak, Ivan Montoyak, Sociodrogalcohol izeneko jardunaldi batzuetan.

"Datu argiak ditugu nikotinaren aurkako txertoak jendeari erretzeari uzten laguntzen diola esateko, tratamendu terapeutikoa baita, ez prebentiboa" esan du.

Medikuak gaineratu du gizakiekin egindako esperimentuak "positiboak badira", nikotinaren aurkako inmunizazioa Food and Drug Administration-ek "hemendik gutxira" onartuko duela.

Txertoaren funtzionamenduaJulio Bobes Sociodrogalcoholeko presidenteak esan duenez, tratamenduaren funtsa honakoa da: Birus edo bateria bat injektatzen da menpekotasuna sortzen duten sustantzien molekula batzuekin batera; horrela antigorputzak sortzea lortzen da eta horiek droga odolean "bahitzea" lortzen dute.

Modu horretan molekula "handiegiak" sortzen dira eta ezin dute muga zefalorrakideoa zeharkatu; hori dela eta, organismoak ez du sentitzen menpekotasunak ematen duen plazer efekturik, ezta beraz, horren ondorio negatiborik ere.

Datu horiek eskuetan, Estatu Batuetako Droga Abusuen Institutu Nazionaleko zuzendariak esan du txertoa jaso ondoren erretzean ez dela plazerrik sentitzen baina berdin-berdin eduki ahal izango direla biriketako gaitzak, patologia kardiobaskularrak edo onkologikoak.

Kokainaren txertoa Egun, kokainaren txertoa ere lortzeko hirurehun lagunekin ikerketa bat egiten ari dira lortzeko, baina, ikerketa ez dago tabakoarena bezain "aurreratua" eta edozein kasutan emaitza positiboak emanez gero lagina gaixo gehiagotara zabalduko da.

Bi tratamenduak "terapeutikoak" dira, adituek azpimarratu dutenez. Halaber, etorkizunean prebentzio modura nola erabili aztertuko dutela azaldu dute, tabakoaren eta drogen menpekotasuna duten gazte kopurua asko hazi baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea