Gizartea -

Gertaera

Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon beste bati masail-albo hezurra haustea egotzita

Lekukoen arabera, zauritua diskoteka batetik irten da, edanda zegoela, eta oinezkoak mehatxatu ditu borra batekin. Horrezkero, pertsona talde batek inguratu du eta eraso egin dio.

agentziak | erredakazioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 25 eta 31 urteko bi gizonezko atxilotu zituen atzo, osteguna, Bilbon, talde batek gizon bati egindako erasoan parte hartu zutelakoan, Rekalde Zumarkalean, 06:15 inguruan.

Erasoan, masail-albo hezurra apurtu eta bekain batean zauria egin zioten.

Ertzaintzaren esanetan, atzo 06:15 pasatxo zirenean, herritar baten deia jaso zuen, gizon bati jipoi bat eman ziotela abisatzeko.

Hala, agenteek lurrean etzanda eta zorabiatuta zegoen gizon bat topatu zuten, aurpegia odoleztatuta zuela. Hainbat pertsona zeuden bere inguruan, lagundu nahian. Zaurituaren ondoan, borra hedagarri bat topatu zuten.

Zenbait lekukoren arabera, zauritua diskoteka batetik irten zen, edanda zegoela, eta oinezkoak mehatxatu zituen borrarekin.

Horrezkero, gizon talde batek inguratu zuen, eta eraso ezin zion, lurrean etzanda geratu zen arte. Erasotzaileek Ertzaintza heltzear zela ikusi zutenean, alde egin zuten, inguruko kaleetatik sakabanatuta.

Ertzainak lekukoekin hitz egiten ari ziren bitartean, usteko erasotzaileetako bi ikusi zituzten ondoko kale batean, erasotzaile gisa identifikatuta. Agenteek haiengana jo, identifikatu eta atxilotu egin zituzten, lesioak eragitea leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak