Gizartea -

Ijitoen Nazioarteko Eguna

Ijitoen Elkarteak beren etniako emakumeek 'eboluzionatzea' eskatu du

Kale Dor Kayiko elkartetik esan dute emakumeak izan behar duela aurrerapen horren erritmoa markatu behar duena, "inoren eraginik gabe". Gaur, Ijitoen Nazioarteko Eguna ari dira ospatzen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ijitoen euskal elkarteak, kale Dor Kayikok, gaur ostirala, Ijitoen Nazioarteko Eguna tarteko, "ijito gizonen pentsaera aldaketa" eskatu dute emakumeak etnia horren barruan eboluzionatu dezan eta "eurak izan daitezen aurrerapen horien erritmoa markatzen dutenak inoren eraginik gabe".

Horrela adierazi du goizean Óscar Vizarragak, elkarteko presidenteak Bilbon eskaini duen prentsaurrekoan. Azpimarratu du ijito emakumeak ezin duela "bat-batean bere kulturarekin apurtu" hori kolektibismoan oinarritzen delako eta bertan emakumeak paper garrantzitsua duelako.

Vizarragak gaineratu du emakume ijitoaren papera etorkizunean "berak nahi duena" izango dela baina "gaur gaurkoz ijitoen gizartera lotuta" daudela. Honen esanetan, beren egunerokoa ezin da emakumerik gabe ulertu, baina, "emakumeek orain guztiarekin apurtzen badute, ezingo dute eboluzio hori lortu".

Horregatik, kale Dor Kayiko elkarteko presidenteak uste du emakume ijitoentzako aukerarik onena "gizonik gabeko eztabaida foroak edukitzea" dela.

Era berean, gaur Ijitoen Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz, alderdi politikoei hauteskunde programetan "beren herria onartzeko" eskatu die.

Gaurko ekitaldiak

Sim Romi emakumeen elkarteak, berriz, kale Dor Kayikorekin batera gaur Bilboko Plaza Berrian Ijitoen Nazioarteko Eguna ospatuko du "ezagutu+onartu=errespetatu" lemapean.

Gaurko eguna ospatzeko ekitaldien artean, ijito emakumearen janzteko erak eta eboluzioa ikusteko erakusketa, ijitoen artean ezagunak diren produktuen dastaketa, haurrentzat tailerrak, flamenko talde baten emanaldia eta txokolatada daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea