Gizartea -

Eusko Legebiltzarra

Eusko Jaurlaritza: 'Petronorrek ingurumen baldintzak betetzen ditu'

Osasun agintarien arabera, Petronorreko lanek sortzen dituzten ingurumen ondorioak ez dira osasunerako kaltegarriak, eta EAEko gainerako lurraldeetakoen antzekoak dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pilar Unzalu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren hitzetan, Petronorrek Ingurumeneko Baimen Bateratuan ezartzen diren ingurumen baldintzak betetzen ditu.

Aralarrek eskatuta, Unzalu Eusko Legebiltzarrean izan da Petronorren ingurumen baldintzei buruz hitz egiteko.

Sailburuaren hitzetan, Petronorrek "CO2 gasaren isurien gehienezko balioak" errespetatzen ditu; halaber, "ingurumenari kaltea egin ahal dioten ezbeharretarako edo ohiz kanpoko funtzionamenduetarako ezarritako protokoloen baldintzak" errespetatzen ditu.

Osasun agintarien arabera, Petronorreko lanek sortzen dituzten ingurumen ondorioak ez dira osasunerako kaltegarriak, eta EAEko gainerako lurraldeetakoen antzekoak dira.

2010eko apirilean Eusko Jaurlaritzak neurri osagarriak hartzeko eskatu zion Petronorri, gas isuriak kontrolatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea