Gizartea -

Gipuzkoa

Gorpu bat aurkitu dute Hondarribiko uretan

Gertaerak aste honetan salatutako Nafarroako arrantzalearen desagertzearekin zerikusirik duen ikertzen dabiltza.

Erreskate-taldeak, Hondarribiko uretan lanean. Argazkia: EiTB
Erreskate-taldeak, Hondarribiko uretan lanean
Erreskate-taldeak, Hondarribiko uretan lanean. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itsas Salbamenduko ontzi batek gorpu bat erreskatatu du Hondarribian.

Segurtasun Sailak zabaldu duen informazioaren arabera, larrialdi zerbitzuek dei bat jaso dute 14:30 aldera. Urpeko arrantza egiten ari ziren hainbat lagun izan dira, hain zuzen, gorpua aurkitu eta horren berri eman dutenak.

Apirilaren 15az geroztik, Gurutze Gorria, Ertzaintza, suhiltzaileak eta Itsas Salbamenduko ontzi bat arrantzan atera zen gazte nafar baten bila ari dira inguru horretan. Halere, Segurtasun Sailak ez du oraindik gaur aurkitutako gorpua identifikatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hondarribia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak