Gizartea -

Jardunaldi katolikoak Bilbon

Gazteen Gurutzea Bilbora heldu da

Gurutzea Amabirjinaren Ikonoarekin batera heldu da Santurtzitik etorritako ontzi batean. 1984an Juan Pablo II.ak gazteei eman zien gurutzea da Bilbora heldu dena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

VI. Jardunaldi katolikoak eta Herri-bizitza hasi dira ostiral arratsaldean Bilbon Gazteen Gurutzearen etorrerarekin; agintari lokalek eta erlijiosoek egin diote ongietorria. 1984an Juan Pablo II.ak gazteei eman zien gurutzea eta ordutik ekitaldi erlijioso ugariren ikurra izan da herri ezberdinetan.

Gurutzea Amabirjinaren Ikonoarekin batera heldu da Santurtzitik etorritako ontzi batean. Nerbioiko itsasadarra zeharkatu du beste hamabi ontzirekin batera, eta adarrak jo dituzte ongietorria emateko. Gurutzea eta Amabirjina abuztuan Madrilen egingo diren Gazteen Nazioarteko Ekitaldien sinboloa izango dira.

200 lagun baino gehiagok parte hartu dute ongietorrian; besteak beste, Mario Iceta Bilboko gotzaina; Ennio Antonnelli kardinala; Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidentea; Ricardo Ituarte (EAJ) Santurtziko alkatea eta Bilboko zenbait zinegotzi (Cristina Ruiz eta Beatriz Marcos, PPkoak biak).

Arantza Quirogaren hitzetan, ekitaldi horiek "itxaropen uholdea dira Kristoren mezua gazteengan duen eragina gogoratzen baitu", eta Gazteen Gurutzeari harrera egitea "harrotasunez betetzen du Euskadi".

Itsasadarren beste aldean, Euskalduna Jauregiaren parean (ekitaldiak bertan izango dira), Aralar alderdiko jarraitzaileak protesta egin dute "Bizkaia interkulturala. Udal laikoak" leloa zeraman pankarta batekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea