Gizartea -

Ukrainian

Erradioaktibitatea topatu dute hainbat elikagaitan, Txernobyldik gertu

Ukrainako Gobernuak janari hauen inguruan ikerketak gehiagorik ez egiteko hartu duen erabakia gaitzetsi du Carlos Bravo Espainiako Greenpeaceren kanpaina nuklearraren arduradunak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txernobylgo hondamendiak harrapatu zituen hainbat herritako janari batzuetan “erradioaktibitate maila altua” aurkitu dutela salatu du Greenpeacek.

Talde horrek egindako ikerketa baten arabera, erradioaktibitate maila altua aurkitu dute Txernobyldik gertu ekoitzitako janari batzuetan (perretxikoak, esnekiak eta eztia). Ikerketaren arabera, zesio-137 isotopo erradiaktiboaren dosi handia aurkitu dute Rivenska Txernobyldik mendebaldera dagoen eskualdean jasotako esnetan.

Ukrainako Gobernuak janari hauen inguruan ikerketak gehiagorik ez egiteko hartu duen erabakia gaitzetsi du Carlos Bravo Espainiako Greenpeaceren kanpaina nuklearraren arduradunak, “ez baitauka oinarri errealik”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea