Gizartea -
Adierazpenak EITBri
Boli Kostan dagoen bermeotarrak enbaxadaren jarrera salatu du
Aitor Fernandezen arabera, enbaxada espainiarrak ez du bere emaztearen eta bost urteko semearen ardura bere gain hartu nahi.
Erredakzioa
Boli Kostan harrapatuta dagoen gazte bermeotarrak Espainiako enbaxadaren jarrera salatu du, izan ere, bere kargu egiteko prest agertu da, baina ez du bere emaztearen eta bost urteko semearen ardura bere gain hartu nahi, gazte bizkaitarrak berak Euskadi Irratiari azaldu dionez.
23 urteko gizasemea Abidjan hirian dago, guda zibilaren erdian. Nazio Batuen Erakundeak atzo azaldu zuenez, oso larria da hiri horren egoera, auzoak baitaude urik eta elektrizitaterik gabe, eta oso elikagai gutxirekin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea