Gizartea -

Gertakaria

Zazpi lagun atxilotu dituzte Donostian izandako liskar baten harira

Borroka jendetsu batean parte hartzea leporatzen diete. Atxilotuetako batek ebakiak ditu bizkar aldean eta ospitalera eraman dute. Liskarra Ilumben gertatu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zazpi gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzak Donostian borroka jendetsu batean parte hartzea leporatuta, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Goizaldeko seiak baino lehentxeago hasi da borroka, Ilumbe aisialdi gunean. Lekuko batzuk izan dira 112ra deitu dutenak.

Ertzaintzaren hainbat patruila bertaratu dira eta hasiera batean bost gizonezko atxilotu dituzte, eta batek ebakiak zituen bizkar aldean. Hori horrela, zauritua ospitalera eraman dute eta gainerakoak Ertzaintzaren egoitzara.

Diskoteken inguruetan bila aritu ostean, Ertzaintzak beste bi lagun ere atxilotu ditu aipatu borrokan parte hartzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea