Gizartea -
Hondakinen kudeaketa
Zubietako planta behin-behinean lanean hasi da, lehen zabor kamioia jasota
Uztailaren 3ra arte egongo da indarrean probak egiteko epea. Egun horretatik aurrera, unitate osoak egongo dira lanean. Aldundiaren arabera, 889.761 euro aurreztuko ditu Gipuzkoak.
Agentziak | Erredakzioa
Zubietako Tratamendu Mekaniko-Biologikorako (TMB) planta lanean hasi da ostegun honetan, lehen zabor kamioia jasota. Modu horretan, probak egiteko epea abiatu dute.
Uztailaren 3ra arte egongo da indarrean epe hori, eta egun horretatik aurrera, unitate osoak egongo dira lanean. Aldundiaren arabera, 889.761 euro aurreztuko ditu Gipuzkoak. Jarduna hiru hilabete aurreratuta, Gipuzkoak "889.761 euro aurreztuko ditu", Foru Aldundiak gaur bertan zehaztu duenez.
Guztira, 162.000 zabor tona jaso ditzake, eta, horrenbestez, gipuzkoarrek urtean batez beste sortzen dituzten 135.000 tona errefusari egingo dio aurre; nahastuta datozen material birziklagarriak berreskuratuko ditu, sartzen den materialaren % 8 eta % 10 artean (papera eta kartoia, plastikozko ontziak, burdin metalak eta burdinarik gabeko metalak), hain zuzen ere. Horri esker, birziklatze-tasa % 60tik gorakoa izango da Gipuzkoan, Europako herrialderik aurreratuenen mailan.
Ondoren, hondakinak bio-lehorketarako plantara eramango dituzte, bertan bere pisua eta tamaina gutxituko eta balorizazio energetikoko plantaren ekoizpena eraginkorragoa izatea posible egingo dute.
Aurrezpena
Jose Ignacio Asensiok, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidenteak eta Ingurumeneko diputatuak, nabarmendu du TMBaren abiarazteak mesede handia egingo diola ingurumenari, birziklatze tasa handituko duela eta ekonomikoki asko aurreztuko dela.