Gizartea -
Astebete koman egon ondoren
Barakaldoko pub batean eraso bortitza jasandako gizona hil da
Liskarra iragan asteburuan izan zen, larunatetik iganderako gauan, Barakaldoko hiriguneko taberna batean.
Erredakzioa
EITBk jakin duenez, Barakaldoko pub batean eraso bortitza jaso zuen 36 urteko gizona hil egin da Gurutzetako Ospitalean astebete koman igaro ondoren.
Erasoa gertatu zen lokala epaileak itxita dago eta Ertzaintzak 23 urteko gizonezkoa atxilotu zuen ostegunean biktima larri zauritu zuten ukabilkaden ustezko arduraduna izateagatik. Atxilotuak aurrekari polizialak ditu.
Oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik, borrokan bi pertsonak hartu zuten parte; atxilotuak eta hildakoak.
Borrokaren ostean, biktima larri zaurituta zegoen eta osasun zentro batera eraman zuten anbulantzian.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea