Gizartea -

Auzitegi Nazionala

Gaur amaituko da 'Alakrana'ren epaiketa

Auzitegi Nazionaleko epaileak armadoreari hartuko dio deklarazioa, eta akusatuen aulkitxoan egongo dira eserita bi ustezko piratak. 220 urteko kartzela-zigorra eskatzen dute haien kontra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalean astelehenean amaituko da Alakrana euskal atunontziaren bahiketaren epaiketa armadorearen deklarazioarekin. Fiskaltzak, ustezko itsas-lapurren defentsak eta akusazio partikularrek azken txostenak aurkeztuko dituzte. Alakrana itsasontzia 2009ko urriaren 2an bahitu zuten Somaliako kostan eta 47 egunez egon zen bahituta.

Angela Murillo auzitegiaren presidenteak Kepa Etxeberria armadorea deitu zuen aurreko asteartean deklaratzera fiskalak, lau marinelen akusazio partikularrek eta Cabdullahi Cabduwily, Abdu Willy, eta Raageggesey Hassan Aji ustezko piraten defentsak ez ziotelako uko egin deklarazioari.

Armadorea ez zen joan auzi-saioetara, Madagascarren arrantzan ari zela eta "psikologikoki hondoratuta" zegoela argudiatuta. Deklarazioarekin, Epaitegiak ebazpena emateko zain utzi nahi du epaiketa.

Akusatuen aulkitxoan Cabdullahi Cabduwily, Abdu Willy, eta Raageggesey Hassan Aji ustezko piratak eseriko dira eta 220 urteko kartzela-zigorrak eskatzen dituzte haien kontra: 6 urte bahitu zuten marinel bakoitzarengatik, eta lau gehiago indarrez lapurreta egiteagatik eta armak erabiltzeagatik. Gainera, akusazio partikularrek legea hausteko asmoz sortutako talde bateko kideak izatea ere leporatzen diete.

Alakranaren epaiketa urtarrila bukaeran hasi zen, bahituta egon ziren marinel batzuen deklarazioarekin, eta iragan astea arte luzatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea