Gizartea -
Nafarroan
Hiru haur zauritu dira trafiko istripuan, Figarolen
Ezbeharra gauean izan da. 10 urte, 7 urte eta 18 hilabete dituzte zauriak jasan dituzten haurrek, Nafarroako Ospitalean daude ingresatuta.
Erredakzioa
Hiru haur zauritu dira Figarolen auto bat errepidetik irten eta irauli ondoren, hala jakinarazi du Nafarroako Gobernuak.
Ezeharra bart gauean izan da. 10 urte, 7 urte eta 18 hilabe dituzte istripuaren ondorioz zauritutako haurrek. Anbulantzietan Nafarroako Ospitalera eraman zituzten eta bertan daude ingresatuta.
Txikienak garezurreko traumatismoa du eta beste biek abdomeneko kolpea. Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, hasiera batean istripua izandako lekuan artatu zituzten haurrak, baina ondoren anbulantzian Nafarroako Ospitalera eraman zituzten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea