Gizartea -
Gorputz osoko beloa
Indarrean da Frantziako leku publikoetan burka janzteko debekua
Aurpegia erabat estalita daramaten emakumeek 150 euroko isuna ordainduko dute, eta behartuta jantzi dutenen kasuan, gizonek urtebeteko kartzel-zigorra eta 30.000 euroko isuna jasoko dute.
Erredakzioa
Gaurtik aurrera debekatuta dago Frantziako leku publikoetan emakumeek burka edo nikab izeneko zapi islamdarra janztea.
Kalean, dendan, zineman eta edozein leku publikoetan aurpegia erabat estalita daramatenek 150 eurotako isuna ordaindu beharko dute. Senarrak edo aitak behartuta jantzi duten emakumeen kasuan, gizonarentzat urtebeteko kartzela-zigorra eta 30.000 euroko isuna aurreikusten du legeak.
Hala ere, ez da erlijio ikurretara bakarrik mugatzen den legea, izan ere, buru-berokia ere debekatuta dago kalean.
Ia aho batez onartu zuen Frantziako Senatuak debekua, parlamentari batek bakarrik bozkatu zuen kontra.
Frantziako emakume gehienak debekuaren alde daude, euren esanetan emakumeenganako errepresioaren isla delako burka edo nikaba jantzi beharra.