Gizartea -

Bularretako ebakuntza eginda

34 urteko emakumea hil da Malagan, estetika ebakuntza egin ostean

Bularretako estetika ebakuntza egin zioten duela astebete pasatxo klinika pribatu batean eta atzo hil zen interbentzioak hainbat arazo sortu ondoren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

34 urteko emakume bat hil da Malagako klinika pribatu batean bularretako estetika ebakuntza egin, eta konplikatu ostean.

Carlos Haya erietxeko bozeramaile batek gaur baieztatu duenez, atzo (igandea) goizean hil zen emakumea, baina ez ditu gertatutakoaren gaineko datu gehiago eman.

Dirudienez, 34 urteko emakumea ez zen ondo errekuperatu bularretako ebakuntza egin ostean eta beraz, pasa den aste hasieran Carlos Haya erietxera eraman zuten, kirurgia plastikoko gunera, hain zuzen ere.

Egoerak hobera egiten ez zuela ikusita, Zaintza Berezien Unitatera eraman zuten eta han hil zen atzo, igandea, goizeko seiak aldera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea