Gizartea -

EAEko demografiaren txostena

Populazioa zahartzea soilik inmigrazioak leundu dezake

Ekonomia eta Gizarte Batzordeak egindako txostenaren arabera, 2020ra arte 64 urtetik gorako populazioa %22,7tik gorakoa izango da; 16 eta 64 urtez azpikoen sektorea, berriz, %4 jaitsiko da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan egiteko adinean dagoen populazioaren beherakadak eta zahartzeak, ongizate estatuan talka egiten dute eta "erantzun global bat behar dute, zehatza eta zeharkakoa, orain arte ez Euskal Autonomia Erkidegoan ezta estatuan egin ez dena". Hori dela eta, populazioaren zahartzeak eragingo dituen ondorio negatiboei aurre egiteko instituzioak eta agente sozialak eztabaidatzera bultzatu ditu gaur Ekonomia eta Gizarte Batzordeak.

Horixe da Ekonomia eta Gizarte Batzordeak egin duen ikerketaren emaitzetako bat; gaur Bilbon egin duten prentsaurrekoan agertu dituzte ondorio guztiak Juan María Otaegi, organismo horren arduradunak, eta Antonio Corral ikerketaren arduradunak. Informe horren arabera, 2020ra arte64 urtetik gorako populazioaren segmentua %22,7tik gorakoa izango da; 16 eta 64 urte artekoa, berriz, %4 murriztuko da.

Gainera, jaiotze tasak pixka bat errekuperatuko diren arren, baxuak izaten jarraituko dute eta beraz, inmigrazioak eta jaiotze-tasak igotzeko politikek soilik lagundu dezakete gizartea gaztetzen.

Horregatik, Ekonomia eta Gizarte Batzordearen arabera, Euskadin familia politika eraginkorra behar da, besteak beste, "bizitza pertsonala, familiarra eta laborala uztartzen lagunduko duena eta jaiotze-tasak gehitzen lagunduko duena" eta beti ere hemendik urte batzuetara begira populazioaren piramidea aldatzeko lagungarria izango dena.

Lanerako adinean dagoen populazioaren beherakadak enpresetako "enplegu politikak eta giza baliabideak berriz planteatzea eskatzen du". Horretarako, txostenean azaldu dutenez, beharrezkoa da, esaterako, enplegu tasa orokorrean igotzea, baina konkretuki emakumeena eta 55 urtetik gorakoena.

Ildo horretan, Ekonomia eta Gizarte Batzordeak gazteak lan merkatura lehenago sartzea ahalbidetzen duen baliabideak martxan jartzea gomendatu du; baita inmigranteak lan munduan integratuko dituztenak, "balio handiko giza kapitala" osatzen baitute.

Gastu soziala, gorantzPopulazioaren zahartzeak, batzordeko arduradunen iritziz, gastu soziala handituko du eta beraz, beharrezkoa litzateke neurriak hartzea biziraupena ziurtatzeko. "Beharrezkoa da ongizate gizartearen egungo ereduaren jasangarritasunaren gainean hausnartzea, eta bereziki, pentsio sistemaren mantenuaren gainean", esan dute.

Beharrezkoa da baita ere organismo horren iritziz, neurriak hartzea osasun sistemaren "jasangarritasuna, eraginkortasuna eta kalitatea" bermatzeko neurriak hartzea, gastu soziala datozen urteetan handitzen joango baita. Edozein kasutan, batzordearen ustez prebentzio neurriak hartu behar dira edota osasun hezkuntza bultzatu behar da, beti ere kopagoa errefusatuz.

Informe horren arabera aurreikusten da demografia eboluzioak dependentzia duten pertsona kopurua handitzea. Egun, Euskal Autonomia Erkidegoan 50.000 pertsonak dute onartuta menpekotasuna, eta beti ere aurreikuspenen arabera, zifra hori 2020rako 65.000 pertsonetara igoko litzateke.

Hezkuntzaren eremuan, batzordearen ustez beharrezkoa da "eskola behar baino lehenago uzten dutenen tasa jaistea" eta goi-mailako tituluak (lizentziaturak eta Lanbide Hezkuntza) lortzea bideratzea, zientzia eta teknologia arloei arreta berezia jarriz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea